Aukeratuak
Zazpi@2007 - Euskal blogosferako onena(e)tik
Uste baino lanpetuago nail egunotan, eta ezin izan ditut gauzak pentsatuta neuzkan moduan egin, baina tira: hementxe doaz zazpi@2007 sariketaren emaitzak. Zorionak hautagai guztioi (eta eskerrik asko ekarpena egiteagatik), eta, bereziki, lehenengo zazpion artean geratu zaretenoi, noski!
Tira, hauek dira, bada, 'saridunak'. Bakoitzaren aipamenaren ostean, 'saritxoa' ere badoa: webgunean jartzeko bannerra, hain zuzen ere, tamaina handian eta txikian (hurrengorako sari hobeak lortu beharko dira, bai!)
Edukiak |
bat@207
Elebila.eu (106 bozka)
bi@2007
Euskalbar.eu (71 bozka)
hiru@2007
Euskaltube.com (65 bozka)

lau@2007
Eibar.org (61 bozka)

bost@2007
AHTGelditu.org (55 bozka)

sei@2007
Gaur8.info eta Irratia.com (45 bozka)

zazpi@2007
Euskalnatura.net (44 bozka)

Berriz ere, zorionak guzti-guztioi, eta mila esker zuen iritziak utzi dituzuenoi! Emaitzen zerrenda osoa jaisteko, egin klik hemen.

