Azala

Zazpi@2007 - Euskal blogosferako onena(e)tik

Hona jo: nabigazioa, bilatu

[aldatu] Ongi etorri zazpi@2007 wikira

Aukera ditzagun euskal blogosferako 2007ko zazpi ekarpenik onenak!

Etengabe esaten dugu euskal blogosfera indartsu dagoela, internauta euskaldunon artean mugimendu handia dagoela, meritu handiko gauzak egiten direla gure artean… Baina ze punturaino berretsi ahal dugu inpresio ‘lauso’ hori datu zehatzagoekin?

Bada, hona zehaztasun hori bilatzeko proposamen entretenigarria… Aukeratuko ditugu euskal blogosferako 2007ko zazpi gertaera / berrikuntza / ekarpen / aldaketa… nabarmenenak? Kontua bi fasetan egin dezakegu:

  1. Urtea amaitu bitartean zabalik egongo da proposamenak jasotzeko epea. Proposamenak egiteko orri honetan uztea besterik ez dago. Proposamenaz gain, arrazoien azalpen labur bat ere eskertuko litzateke. Bide batez, denbora tarte horretan irabazleei oparitzeko banner bat ere aukeratu beharko genuke.
  2. 2008ko urtarrilaren 1etik 30era bitartean bozkatzeko epea egongo litzateke: hautagai guztiak zerrenda batean jarri eta norberak gogokoenak aukeratzeko tartea izango litzateke.
  3. 2008ko urtarrilaren 31an zazpi aukeratuen zerrenda iragarri eta bannerrak banatu.

Saiatuko gara, ea zer irteten den?

Tresna pertsonalak